SORTZEN
...eta hau izan da Ainhoari gertatu zaiona
Ainhoak etxean topatu dituen karta guztiak ikastolara eraman ditu. Klasetik atera da eta bat-batean haize bolada batek karta eta kromo guztiak lurretik sakabanatu ditu. Zelako desastrea! Lagunduko diogu Ainhoari karta guztiak biltzen? Hegan egiten joango dira!
1
Karta bikoteak topatu behar dituzu. Kontuz! Bikoteak ez dira berdinak. Karta batzuetan kontzeptuen izenak daude, eta beste batzuetan kontzeptuen definizioak. Kontzeptu bakoitza bere definizioarekin batera topatu beharko duzu.
2
Hurrengo irudian dagoen maiztasun-taula behatuz, elkartu karta bakoitza dagokion bikotearekin.

3
Ondoko kartetan grafiko batzuk agertuko dira. Aukeratu kasu bakoitzean zein diagrama mota diren.
Grafikoak
4
Kartetan jolasten ibili gara eta guztiak ote ditugun jakiteko hurrengo maiztasun-taula sortu dugu. Erantzun galderei.
Mila esker! Zure laguntzarekin Ainhoaren karta guztiak bildu ditugu.

