top of page

Dinosauroak

Hasi aurretik, ikus ezazu gertatu dena!!

“Zientzialari zoro bat bere laborategian esperimentuak egiten zegoela, edabe batek eztanda egin zuen Zientzialari zoroak gertatutakoa ikusi zuenean, urrun ezkutatzera joan zen. Bazekien edabeak ondorio beldurgarriak izango zituela… Edabea Atacamako basamortura jauzi zen, eta, DINOSAUROAK agertzen hasi ziren. Toki guztietatik, gero eta gehiago zeuden!!! Ez badugu zerbait egiten, dinosauroek ezagutzen dugun lurra suntsituko dute!!  A!! Kaixo, Irene naiz. Mundua salbatzen lagunduko didazu? Zure laguntza behar dut!”

1

1

Zenbatu beharko ditugu!! Garrantzitsuena momentu honetan, mota bakoitzeko zenbat dinosauro dauden jakitea da…

2

Ondorengo irudian dinosauroek apurtutako gauzak ikus ditzakegu.

2

Erantzun ondorengo galderak:

3

Dinosauroak korrika hasi dira. Hauek dira haien abiadurak:

  • Diplodocusek 5km/h-koa

  • Triceratopsek 7 km/h-koa

  • Velociraptorrek 8 km/h-koa

  • Tiranosaurus rexek 16 km/h-koa

3

Diplodocusen eta Triceratopsen BATEZ BESTEKO ABIADURA honako hau da:

5+7

______

2

=

6 km/h

Kalkulatu beste dinosauroen BATEZ BESTEKO ABIADURAK:

4

Bazirudien egoera kontrolpean genuela, baina laborategian datuak aztertzen geunden bitartean dinosauroak amona Josefinaren lorategian sartu dira, eta arrosa guztiak jan dituzte!

Ikus dezagun kameraren grabazioa, ea zenbat lore jan dituzten egun bakoitzean.

4

5

Arrosekin dinosauro batzuk gaixotu dira, eta laborategira datuen grafiko bat eraman behar dugu, zientzialariek sendagaia prestatu ahal izateko. Taulan ageri diren datuetan oinarrituz, egin ezazu piktograma.

5

6

Zientzialariek goiz osoa daramate liburutegian, dinosauroei buruzko informazioa bilatzen. Grafikoan, zientzialari bakoitzak irakurri dituen liburu kopurua ikus dezakegu. Liburuaren ikur bakoitzak 3 liburu adierazten ditu.

6

Erantzun ondorengo galderei:

7

7

Dinosauro guztiak toki berdinean biltzeko modurik egokiena festa bat antolatzea izango da. Asko direnez, txandaka etortzeko eskatuko diegu. Ondoko irudian ordu bakoitzean zenbat dinosauro gerturatu diren agertzen da.

Jaiaren informea bete ezazu:

8

8

Jaian oso ondo pasatu zuten dinosauro guztiek. Ondo eta mundua suntsitu gabe jarrai dezaten, azterketa medikoa egin diegu. Bertan dinosauro bakoitzaren pisua ikusi dugu.

Azterketa medikoa buka ezazu:

9

Ikerketarekin aurrera egiteko, zientzialariak ordaindu behar ditugu. Egin itzazu kontuak:

9

Irene Mateos. 2018

Amaiera

Hau izan da guztia, momentuz...

Zure laguntzari esker, mundua eta dinosauroak salbatu ditugu!

Estatistikari diploma merezi duzu.

Hemen lortu dezakezu:

HURRENGORA ARTE!

bottom of page